Jostaketatik abiatuta sortzea, antzerkitik, musikatik, dantzatik, bideotik… inguru ezin egokiagoan: Iruñeko Ziudadelan. Gure begirale kualifikatu eta esperimentatuek hamaika jostaketa ezagutzen dituzte. Aste bat gozatzeko, lagunak ezagutzeko; sortzen jostatzea eta hurbiletik bizitzea Arte Eszenikoen jaialdi baten esperientzia. Eta urte honetan, gainera, kometa-tailer bat, gonbidatutako konpainia baten eskutik: Cal y Calto. Haiek emanen diote hasiera Jaialdiari karrikadantza batekin, eta han parte hartzeko aukera izanen duzu, egin duzun kometarekin.