Rincones y Recovecos Iruñeko zirrikituak Jaialdian antzerki eta dantza ikuskizunak aurkitzen ahalko dituzu leku berezian. Ez da izanen besaulkian eseri eta agertokian zer gertatzen den begiratzea, ez, istorioaz beste era batean gozatuko duzu: karabana baten barnean, karpa batean, edo etxola baten aurrean.
Espazio eszeniko bakoitzak bere zokoa izanen du Iruñeko Ziudadelako gune paregabean.
.
Zoko liluragarriak, publiko guztientzat irekiak, 2 urteko umeetatik hasi eta ehun urtekoetaraino. Ikuskizunek oso iraupen desberdinak izanen dituzte: badira 10 minutuko istoriotxoak eta badira 45 minutukoak ere. Begira ezazu ordutegia eta sartu gure zoko liluragarrietan.
Erakunde hauen parte-hartzeari, babesari eta laguntzari esker, jaialdi hau burutu dezakegu.