Tailerraren zuzendaria Sergio Gayol, Teatro del Cuervo konpainiako antzezle eta zuzendaria izanen da. Max sarietarako nominatua izan zen “Carne de Gallina” lanarengatik. Antzezleek lanean eszena bati aurre egiten diotenean, betiere badute intimitate uneren bat entsaioan, etxean, hondartzan… ondoren eszenara eramateko zaila dena. Eszenatokia hurbiletik sentitzea. Antzezlea ahalik eta lasaiena egonen den lan-giroa sortu behar da, haien arima biluztu eta publikoarekin partekatzeko aukera izan dezaten. Pentsamendua alde batera utzi eta egitea, aditzea, partekatzea, pasatzen uztea eta egiten ari denarekin gozatzea.